Etxetik etxeetara

Koronabirusaren krisiak ere eragin dio ‘Dunbala’ podcastaren ekoizpenari, eta ohiko grabazio estudiotik beharrean norbere etxetik osatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek bigarren atala. Pandemiak bertan behera utzitako kontzertuen hutsunea betetzeko sarean sortutako ekimenak izan dituzte hizpide eta horri buruzko hainbat musikariren iritziak bildu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude