Estilo askotariko abesti berriak

Azken asteetan argitaratutako kantu berrien errepasoa egin dugu atal honetan. Horrela, estilo askotariko laginak entzun ahal izan ditugu: Lamiak hirukoteak riff gitarra sendoak ekarri ditu, LauKatuk pop-rocka, Xatiro eta Raperuk jarri dute rap alea, muturreko metalera hurbildu gara Broken Legacyrekin, blues akustikoan murgildu gara Rolan Garcesekin eta esperimentazio elektronikoa dastatu dugu Myriam RZMrekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude