Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak ukan du horren berri, bertan instalatzekoak dituen antenak eta bola parabolikoak ikustearekin. Proiektu hau estakuru harturik, espazioari begira jarri eta laster agertu zaigu espazioaren okupazio bortitza dutela bidean numerikoaren esferako enpresa boteredunek.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.