Eli Pagola, Altzairuzko traste horri

Eli Pagola Apezetxea. EreƱotzun (Hernani, Gipuzkoa) jaio zen, 1995ean. 2015ean eta 2019an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta 2018an, Xenpelar sariketa irabazi zuen, baita Hernandorena saria ere. Bertso musikatuak diskoa atera zuen iaz, Manex anaiarekin batera.

Belaze gain, larre azpi
haritz baso zein sagasti
iruditeri zibilizatu
ez direlako zehazki
orain arteko argazki
hau ez bagenuen aski
garapenaren itsukeriak
berri zaharrak dakarzki.

inbertsio eta txeke
aztarrika batzuk ze ke
lo lasai egin ahalko duten
oraindik da ulertzeke
sartu dira “a machete”
atari eta etxepe
gaurtik aurrera izan daitezen
jaurlaritzaren AHT.

Otu hainbat anomali
normatibo anormali
negozioa nondik egingo
abilak dira aspaldi
eraiki eta kiskali
horra hor zer den Euskal Y
muinoak lurrez hustu ondoren
patrikak diruz estali.

Ez da Euskal Y, da Y Vasca
bere firma, bere kasta
bai aurpegia ta bai bihotza
porlanezkoak baitauzka
nondik etorriko pasta
han gustura plisti-plasta
zerriak dena egiten omen
harentzat neurriko aska.

Lurraldeko gainazala
aberatsa, serbitzala
tunel, zubi ta erriyo nahi da
argia eta itzala
jakin trenbideez hala
Txirritak esana zala:
orain ur hotzak mugitzen gaitu
lehen irakinak bezala.

Ze helmuga, ze jatorri
Tripa-jate, tripazorri
dena aurretik eraman arren
gero bueltan zer etorri
asmo bat nahian igorri
altzairuzko traste horri
izan dadila gure garapen
gosearen bidegorri.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude