Durangoko Azokaren zenbait ikuspuntu

Durangoko Azokaren ‘olatua’ pasatuta, hari begira jarri dira berriro Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador, beste sosegu batekin, aurtengoak ekarri duenaren balantze bat egiteko. Horretarako hitz egin dute Andres Kamio ‘Jitu’ Elkarreko musika arduradunarekin, Maite Larburu musikari eta Zart kolektiboko kidearekin eta Mikel Amundarain Oso Polita diskoetxeko kidearekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude