Diabolo Kiwiren uhin galaktikoak

Atal berri honetan espazioan barneratu gaitu Diabolo Kiwi taldearen ‘Uhin galduak’ lan berriak. Allande Etxeberri baxu jolea izan dugu lagun bidaia intergalaktiko honetan. Horrez gain, lan berrietan antzeko kontzeptua —zientzia fikzioa, galaxia…— darabilten Kerobia eta Onki Xin taldeen kantuak entzun ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude