Denboraren okarina 2×01 – Basoaren arnasa

Denboraren Okarina, Game Erauntsiaren Podcastaren 2. sasoiko lehen kapitulua (Basoaren arnasa) da honako hau. Ander, Haritz eta Damian izan dira bertan.

Hemendik aurrera, Bergarako Txapa Irratian zuzenean izango gaituzue hilabetean behin. Gero, gamerauntsia.eus, txapairratia.org edo arrosasarea.eus webguneetan eskuragarri izango duzue atal bakoitza.

Honakoan, 2017rako espero genituen bideojokoen inguruan jardun dugu, aurrerago espero ditugunei buruz eta baita bidean atera diren gai batzuen inguruan ere.

Gurekin harremanetan jartzeko, sartu telegrameko Game Erauntsiko taldean (https://t.me/gamerauntsia).

Ia saioa gogoko duzuen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

game erauntsiaGame erauntsia podcastak: GameErauntsia.eus webguneko arduradunek bideo jokoen inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2017an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun lau dituzte argitaratuak.