Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Podkasten sukarra

Hirugarren atalean, podcastak. Interneteko audio ziren hasiera batean. Podkast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, baita gure euskal komunitatean ere. Formatu nahiko bilaterala dela esan daiteke. Zer esan nahi dugun honekin? Ba alde batetik, gizartearen zati handi batek  maiz entzuten ditu podkastak, bestetik, gizartearen beste zati handi batek podkastak egiteri ekin dio, eta hauen eskaintza izugarri handitu da. Aditu batzuek “podkastinaren fenomenoa” eta “podkasten sukarra” bezalako terminoak erabili dituzte egun gero eta eskaintza handiagoa duen fenomeno honi buruz hitz egiteko. Nork egiten ditu podkastak? Beti bezala, denetarik dago. Irrati esatariak, dibulgatzaileak, kazetariak, eduki digitalen sortzaileak, baita telebistan arrakasta duten aurkezlak ere. Baina profesionalak ez diren asko ere animatu dira saltsa honetan parte hartzera. Podkast bat egiteko hautua hartu duten profesional eta ez hain profesionalak izango ditugu protagonista atal honetan. 

Bipareta saioaren denboraldi berriaren 3.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea?

Bigarren atal honetan, CAP eta Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea?

Bipareta saioaren denboraldi berriaren 2.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Pantailen atzean

Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun dira dagoeneko. Denok dakigu modako telesailean agertzen den protagonista horren izena edo sari potolo hori irabazi zuen zuzendariaren abizena, baina pantailen eta kamaren atzean ezkutatzen diren gainontzeko langile horien berririk badugu? Ezkutuko lana ote? Izaskun Arandia, Olatz Beobide, Naroa Elkoro eta Ane Nafarraterekin hitz egin dugu lehen atal honetan. Ikus entzunezko munduan diharduten lau emakume gonbidatu ditugu gurera, badute eta zer kontatu eta…

Bipareta saioaren denboraldi berria daukazu hemen, Maialen Sorzabalbere da Amaia Rojorekin batera aurkezle lanetan izango duguna. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa

Ez gara berdinak. Ikasleak ez dira berdinak. Bakoitzak bere zaletasunak, abildadeak eta pasioak eraikitzen ditu. Eta hezkuntzak hori kontutan izan behar du, nork bere jenioa garatzerako orduan. Gaiak, halaber, badu zerikusirik motibazioarekin, pasioarekin eta baita norberaren ardura, erantzukizun eta autoerregulazioarekin. Gaur Ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hitz egin eta nazioartean ezaguna den proiektu bat ezagutuko dugu horretarako: 'Genius hour' delakoa. 

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

Etorkizuneko ikasgela marrazten

Zalantzarik gabe, espazioak asko baldintzatzen du gelako jarduna. Gure ikastetxeetako gelak ikasleek irakasleari entzuteko prestatuta daude orokorrean, baina, bada hori aldatzeko asmoa duen proeikturik. Future Classroom Lab delakoaz hitz egingo dugu saio honetan. Lehenago ere landu genuen gaia Arrate Ugalde Zarauzko Orokieta eskolako irakaslearekin. Bera da Euskal Herrian gai honetan lanean dabilen adituetako bat.

Jantzi kaskoak eta adi!

Aipatutako baliabideak:

https://fcl.eun.org/

https://auladelfuturo.intef.es

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia (II)

Ingelesez, Icebreakers; euskaraz, izotz apurtzaileak edo. Badakizu, norbait ondo ezagutzen ez duzunean, hasierako une deseroso horretan lagungarri gertatzen diren kontu horiek… Baina hezkuntzaren alorrean, beste esanahi bat dute. Gelan giro lasai bat sortzeko erabiltzen dira, ikasleak euren artean hobeto ezagutu daitezen edo lankidetzarako prestatzeko. Saio honetan, aurrekoaren segidan, jarduera batzuk proposatuko dizkizugu.

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia

Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko  jarduera batzuk proposatu ditugu. 

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#37.- Maria Jauregi Lasa, memoria txatalak elkartzen

Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#36.- Gaizka Insunza, abesti bilatzailea

Gernikako juntetxetik oso gertu bizi da Gaizka Insunza, Audience taldeko abestigile eta musikaria. Melomano hutsa da eta etxera sartu orduko senti daiteke musikarekiko duen pasioa. Bi piano ditu: bata zaharra eta desafinatua, bestea berriz abestiak egiteko erabili ohi duena, fina eta doinu ederrekoa.  Gitarrak, teklatuak, eta diskoak. Disko mordoa paretetako apalategietan.
Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta hona hemen emaitza.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#35.- Maite Larburu, musikarekin irakurtzen du iragana.

Hamasei urtez Holandan bizi ostean, Hernanira porturatu da Maite Larburu. Portua auzora hain zuzen ere, amona bizi zen etxera. Musika barrokoa ikasi du Amsterdamen eta Europako hamaika orkestrarekin jo izan du biolina.
Antzinako musika ikertzen duen ororen lana da XVII. Mendean musika nola jotzen, ulertzen eta entzuten zen asmatzen saiatzea. Ia obsesio bihurtzeraino. Animalien tripekin egindako biolinaren kordak erabiliz, doinuera edo testura sonoro jakin baten bila. Edo Mamutaren letaginekin arku dantzarinaren akaberak egitea, esaterako.