S3-E3 – Eta zuk nola bizi nahi duzu?

Eremu pribatutik atera eta bizitzeko modu komunitarioak ezagutuko ditugu saio honetan. Katixa Jauregi txikitatik bizitu da gune autogestionatu eta okupatuetan. Gaur egun, berriz, alokairuan bizi da. Naiara Rodrigez, bestalde, Errenteriako Etxe Komunitarioan.

Jende asko eta askotariko errealitateak ezagutu dituzte esperientzia hauen bitartez eta horrek haien burua gehiago ezagutzeko balio izan die, besteak beste. Dena ez da dirudiena bezain polita, baina alderdi negatibo bezainbeste positibo du bizimodu honek, hori argi dute.

Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!
Harpidetu eta babestu proiektua!

patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S3-E2 – Euskara: mugarik ez duen herrialdea

Janusz Borkowski eta Lluis Hontecillas ezagutuko ditugu atal honetan. Lehena, Poloniatik etorri zen eta dagoeneko 10 urte daramatza Euskal Herrian. Bigarrena, aldiz, iaz heldu zen Kataluniatik. Euskara presente dago haien egunerokoan, ikasteko ahaleginaz gain, hizkuntza praktikan jartzeko espazioak sortu dituzte eta. Gure kulturaren ikur nagusienak mundu berriak zabaltzeko duen gaitasunaz gain, aspektu eztabaidagarriez ere aritu gara solasean.

Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!
Sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S3-E1 – Bizitzeko min bizia

Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte

Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, bizipozez blai.

Beharrezko argibideak emateko Jesus Blanco gonbidatu dugu, Osakidetzako mediku onkologoa. 

Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!

Sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E10 – Nork zainduko zaitu zu?

Bigarren denboraldiko azken atal honetan lanbide bati merezi duen errekonozimendua eman nahi izan diogu. Zaintza lanei, alegia. Bi errealitate oso ezberdin ordezkatzen dituzte etxez etxe aritzen den Elena Ugartemendiak eta erresidentzietako Aitziber Aranberri gerokultoreak. Sektoreak bizi duen egoera prekarioan, bataren lana duina da, bestea berriz, hori lortzeko borrokan ari da. Profesioa maite dute biek eta merezi duten lekua aldarrikatzen dute, baita zaintza lanak emakumeekin lotzeko dagoen joerarekin amaitzeko nahia ere.

Sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E9 – Perfekzioaren zulo beltzera

Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. Itxaro Mendizabal 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. Maria Zunzunegik ere anorexia izan zuen eta bere esperientzia pertsonala profesionalki baliatu du. Elikadura nahasmenak dituzten gaixoekin egiten du lan psikologo gisa. Hitzen garrantziaz eta heziketa emozional baten beharraz mintzatu zaizkigu, besteak beste.

Sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E8 – Bizitzen ikasteko, artea

Atal honetan artearen onurak aztertuko ditugu musika eta antzerkiaren bueltako bi esperientzietatik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko tresna izan daitezke, baita zahartze aktibo bat lortzeko bide ere. Xabier Lizaso pianojoleak Do Re Ni metodoaren bidez landu eta erdietsi duena kontatu digu. Esther Uria aktore, ikerlari eta irakasleak, bestetik, antzerki aplikatua lantzen du, teatroa tresna pedagogiko izan daitekeela sinetsita.

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E7 – Hautsi infekzioen katea

Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko Joseba Errekalde eta Gehitu LGTBI+ bilkurako Ander Prol.

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E6 – Suizidioa, isiltasuna hiltzailea da

Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkiziak, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin.
Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Batanero psikologo psikoterapeutak eman dizkigu argibideak.

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E5 – Gaztetxeak, beude

Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabourrek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberriak, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabalen laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euskal Herri mailako ikuspegi zabalagoa jaso dugu, baita etorkizuneko begirada berriei erreparatu ere!

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

S2-E4 – Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tamalgarriak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek ‘Guztion Alardea‘-ren aldeko manifestua sinatu du, eta bidea zabaldu da parekidetasuna oinarri duen jai bat imaginatzen hasteko. Anonimotasuna gorde nahi izan duen Hondarribiko Emakumeak elkarteko kide batek eta Jaizkibel Konpainiako Ane Garcia Lopezek bere bizipenak partekatu dituzte Biparetan, eta Arantxa Urretabizkaiak, berriz, atzera begirako begirada eman digu. Jarri kaskoak eta entzun!