#18 – Joserra Senperena – Doinuen alfabetoan idazten du

Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. ‘Existentzia minorrak’ bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#17.- Izaro Andrés: Limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du ‘Invierno a la vista’ 2020ko urtarrilean kaleratuko duen ‘Limones en invierno’ diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du Mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia. 
 
🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#18.- Joserra Senperena: Doinuen alfabetoaz idazten du

Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. ‘Existentzia minorrak’ bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
 
🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#17 – Izaro Andrés – Limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du ‘Invierno a la vista’ 2020ko urtarrilean kaleratuko duen ‘Limones en invierno’ diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#16.- Juanan Larrañaga: Bizitza futbolari emana

Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estreinatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan. Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#16 – Juanan Larrañaga – Loiolako futbolaria

Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estrenatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan. Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia.

Sakatu ‘harpidetu’ zure audio plataforman!

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#15 – Josebe Blanco – Pikunietako artzaina

Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ikuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasaldia. Garoz egindako ohatzean.

Erabilitako abestiak:
‘Piromania’, Anari. 
‘Euria ari du’, Joseba Irazoki

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#15.- Josebe Blanco: Pikunietako artzaina

Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ukuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasaldia. Garoz egindako ohatzean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#14 – Mikel Urdangarin – Margolariaren semea

Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia duela 22 urte inguru hartu zuen Urdangarinek eta ordutik hamaika disko kaleratu du. Abesti egilea da, songwriterra, eta idatzi dituen kantu asko hilezkorrak dira dagoeneko. Bazkaldu eta mikrofonoen aurrean jarri gara.

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#14.- Mikel Urdangarin: Margolariaren semea

Barruan Gaude-ren Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten habira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki Okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, Zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia duela 22 urte inguru hartu zuen Urdangarinek eta ordutik hamaika disko kaleratu du. Abesti egilea da, songwriterra, eta idatzi dituen kantu asko hilezkorrak dira dagoeneko. Bazkaldu eta mikrofonoen aurrean jarri gara.