Tourraren ajea oraindik pasa gabe dutela, bero-beroan aritu zaizkigu gure solaskideak. Gaurkoan, saio berezia izaki, Iosu Garate (@iosugarate) elkartu zaie Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolari (@oodriozola). Hiruren artean errepaso bikaina eman diote hiru aste hauetan gertatuko ekintza aipagarrienei eta ahotan izan duten Tour osoan zehar entzun dugun Fair Play edo kiroltasuna. Idatzi gabeko arau horietaz kokoteraino daudela ere komentatu dute eta Tour honetako bi indartsuenen (Contador eta A.Schleck) laguntasuna ez dela oso naturala izan iruditu zaie.
Saioa luze joan da eta bertan, Tour honetan loreak merezi dituztenak zein izan diren (Cavendish, Petacchi, Cancellara, Purito, Hesjedal) eta huts egin dutenak zein izan diren (Armstrong, Basso, Wiggins, Evans, Freire eta euskaldunak oro har) banan-banan aztertu dituzte. Tropelako multzoak ere jorratzeko astia hartu dute eta azkenean umore puntu batez amaiera biribila eman diote saioari. Ea zeuen gustukoa den.
Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.
[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_berezia.mp3|titles=Berezia]Aurreko podcastak (Bertan aurkituko dituzu aurreko etapetako podcastak ere):
– Tourreko 20. etapa
Argazkia: ciclismo2005.blogspot.com
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.



Gaur, orain arteko liderrak, Andy Schleck-ek katearekin izan duen arazoa eta hori aprobetxatuz sailkapen nagusiko 2., 3. eta 4.ak (Alberto Contador, Samuel Sanchez eta Denis Menchov) aurrera joateko erabakia hartu izana baloratu dute Egoitz Lizaso (
Hemen duzue Egoitz Lizaso (

Hemen duzu 10. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biek aipatu dute oso aspergarria izan dela gaurko etapa eta siesta ederra bota dutela. Sergio Paulinhok RadioShack taldeari Tourreko lehen garaipena eman diola komentatzeaz gain, Nicolas Rochek egindako saiakerarekin asko poztu dira bi solaskideak, ziurrenik Tropelako kinielan biek daukatelako. Andy Schleck taldekideentzako ur bidoien bila kotxera atzeratzea dezente kritikatu dute.
Hemen duzu 9. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biak bat zetozen etapa ikusgarri bat izan dela esaterakoan eta aurtengo Tourra irabazteko hautagaien zerrenda bi txirrindularitara mugatu da: Alberto Contador eta Andy Schleck. Iazko lehen bi postuak lortu zituztenak.