Kategoriak
Tropela Podcastak

#326 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak Egoitzek (@elizaso) ematen dizkigu podcast honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

S1-E9 – Natibo digitalen belaunaldia eta alfabetizazio mediatikoa

Mark Prensky hezkuntza guruak 2001ean esan zuen belaunaldi berriak, 1984 urtetik aurrera jaioak, natibo digitalak direla eta immigrante digitalok ez ditugun gaitasunak dituztela teknologiari dagokionean. Baina askoz ere konplexuagoa da gaia, izan ere, ikerketa askoren arabera gauza bat da teknologiekiko dugun lotura eta abildadea, eta beste bat bertako edukiak eta hizkuntza interpretatzeko dugun gaitasun kritikoa. Alfabetizazio mediatikoaz hitz egingo dugu gaur, 10 minututan.

Erreferentziak:
Mark Prensky – Digital Natives.
EiTBren dekalogoa.
http://labur.eus/iturriakegiaztatu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite GoΓ±ik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Baskonia Zainetan

Baskonia Zainetan 1×15

Aste honetan Lauko Finalan gertatutakoa aztertuko dugu, naiz pabilioian zein Gasteizko kaleetan. Hori guztia Jokin Etxebarriarekin.

Baita ere, NBA euskaraz twiter kontua ezagutuko dugu. Nortzuk dagoen kontua kudeatzen, zeintzuk diren haien asmoak eta nola ikusten duten gaurko NBA.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBaskonia zainetan: Saskibaloia Euskaraz bizi nahi? Saskibaloia oro ar, Baskonia, Araski eta Araberri buruzko podcasta.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#325 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2019ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Esprintean amaitu den etapa honetan Demare (GFC) garaile izan dela kontatzen digu azken kilometroan izan den erorikoa saihestu duen gizon azkarretako bat izan baita. Lider Contik (UAD) jarraitzen du.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#324 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Atseden egunean grabatuta, Egoitzek (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 9. etaparen laburpentxoa egiten digu mini podcast honetan. Roglicek (TJV) nola denborarik onena ezarri zuen Campenaertsen (LTS) kaltetan kontatzen digu, eta nahiz eta Contik (UAD) arrosari eusteko gai izan zen, Roglic jada gainean duela.

10. etapa zailtasun berezirik gabeko etapa denez, esprintean erabakiko dela kontatzen digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Gramofonoa 01Γ—05 – Podcastak berriro, Assange askatu, bihotzeko bozka eta nabigazio errituala

Gramofonoa 01Γ—05 – Podcastak berriro, Assange askatu, bihotzeko bozka eta nabigazio errituala

Saio honetan, euskarazko podcastei buruz aritu gara. Assangeren kasua ere komentatu dugu; hauteskundeetan bihotz (β™‘) sinboloaren erabileraz ere jardun gara eta baita nabigatzailearen paper berriaz.

Irudia: https://pixabay.com/photos/ship-balance-stars-magic-fantasy-2804076/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://pelax.bandcamp.com/album/cowboys-orchestra-saioak ( Pelax – Gauza guztien Gainetik)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#8 – Imanol Agirre Illarramendi – Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoakoak alegia. Sartu nahi?

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Gramofono berezia: Euskalpod jardunaldietan eginiko saioa podcastak eta burujabetza teknologikoari buruz, Amanitaren laguntzarekin

Gramofono berezia: Euskalpod jardunaldietan eginiko saioa podcastak eta burujabetza teknologikoari buruz, Amanitaren laguntzarekin

Euskalpod jardunaldietan eginiko podcast berezia. Podcasten historia edo genealogia eta burujabetza teknologikoaren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen Amanita kidearen laguntzarekin.

Irudia: https://pixabay.com/photos/music-headphones-wireless-headphones-4085626/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://pelax.bandcamp.com/album/cowboys-orchestra-saioak ( Pelax – Gauza guztien Gainetik)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Bakarrizketan

Etxetik metroa hartzera noala, 79 kaleko geltokian, goizero ikusten dut gizon bat. Broadway etorbideko bi norabideen arteko irlan egoten da, zebra-bidearen erdian, bere bostean berbetan. Etxerik gabekoa da, homeless-a. Keinuak egiten ditu, garrasika ere hasten da batzuetan, baina ez da inorekin sartzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#08.- Imanol Agirre Illarramendi: Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoa-koak alegia. Sartu nahi?