Geopolitikak zanpatu ditu Kurduak: AEB ez, Errusia da orain nagusi ekialde hurbilean

Geopolitikaz aritu gara aste honetako Net Hurbil saioan Pello Zubiriarekin. Zehazki, AEB Siriaren menpeko Kurdistanetik atera eta Turkia sartu izanaren atzean dagoena ekarri dugu mahai gainera. Munduko potentzia handienen xake partidan buru belarri dabiltza Erdogan, Putin, Assad eta Trump, eta inor ez da galtzaile aterako, baina oreka berriak lortu beharko dira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

"Ez gara neutralak", ARGIAren tripak azaltzen dituen liburua

Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariak idatzi du “Ez gara neutralak” liburua eta elkarrizketa egin diogu podcast saio honetan.

Bereziartuak azaldu digunez, liburu hau ez da hedabidearen historiari buruzko lan bat: azken hamarkadetan ARGIAn izandako bizipenak, ikuspegiak eta gauzak egiteko moduak esplikatzeko saiakera da, hedabide honen filosofia bereziari buruz lehen aldiz publikoki gogoeta egiteko ahalegina.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Lubrizol petrokimika lehertu da Paris ondoan, eskerrak Jaques Chirac egun berean hil dela

Jacques Chirac lehendakari-ohiaren heriotzak estali du Paristik 80 kilometrora Rouen hirian gertatu den istripu kimiko izugarria: irailaren 26an autoentzako aditiboak ekoizten zituen Lubrizol konpainiaren usinak su hartu zuen, oso hurbil dauzkan hiritarrak ikaratu eta oraindik neurria hartu ez zaion kutsadura zabalduz inguruan. Kilometro askoko inguruko nekazariak harrapatu ditu kutsadurak: agintariek debekatu diete beren ekoizpenak kontsumitu edo merkaturatzea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Frantziako Jaka Horiak eta krisi ekologikoa: Hilabete bukaera versus Mundu bukaera

ARGIAren laugarren podcast saio honetan Frantziako Jaka Horien mugimenduaz eta krisi ekologikoaz hitz egin digu Pello Zubiriak, Simon Fairlie Britainia Handiko kazetariaren artikuluak oinarri hartuta. Klimaren aldeko neurriez horrenbeste hitz egiten den honetan, ezin ahaztu neurri hauek gehien kaltetzen dituzten periferietako hiritarrez eta horren eraginaz, Jaka Horiak kasu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Hondamendia usainduta, salbamendu-txalupa bila dabiltza aberatsenak

Klima aldaketak dakarren hondamendiaren aurrean munduko aberatsenak prestatzen ari dira, baina badirudi, gu ez garela haien ihesaldi planean sartzen. Aberatsenen konspirazio hauetaz hitz egin digu Pello Zubiriak aste honetako podcastean. Munduko elite aberatsaren ametsa hondamendia saihestea baino gehiago da beraiek ekaitzetik libratzea, salbamendu-ontzi ongi armatuetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Jeffrey Epstein: sexu-esklabotza, aberatsak, boterea, xantaia eta… Mossaden beso luzea

Abuztuaren 10ean New Yorkeko Metropolitan espetxean hilda azaldu zen Jeffrey Epstein 66 urteko finantzari aberatsa, emakume esklaboen trafikoa egiteagatik bigarrenez epaitu behar zutena. Epaileak suizidiotzat jo du heriotza, hilketatzat Epsteinen abokatuek. Konspiranoiko hutsak ote dira Epstein betiko mutu nahi zuten asko zirela diotenak? Bere heriotzak oroitarazten du orain dela 27 urte Robert Maxwelli gertatutakoa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu