1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko. Paretik, sekulako errepresioa jaso zuten: desagertuak, hamarnaka eta segur aski ehunka hildako, 12.000 atxilotu, ia 2.000 Aljeriako atxikitze-esparruetara kanporaturik eta ehunka ospitaleratu. Hamarkada luzeetan Frantziak isilean atxikiarazitako gertakizunari buruz argia egiten ari da poliki-poliki. Aitorpenaren eta erreparazioaren bidean, “Estatu-krimena” aitortua izatea nahi dute biktimek eta haien ondorengoek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Eta 2021eko uda hartan Kubaren osasun sistema ia arnasarik gabe utzi zuten Covid-19ak eta Joe Bidenen zigorrek

Nekez ahantziko dute 2021eko uztaila kubatarrek. Beren osasun sistema eredugarria, pandemiaren larrialdian laguntzera mundu osora ehunka mediku eta erizain bidaltzeko gai izan dena, bat-batean K.O. geratzeko zorian aurkitu da joan den uztailean, AEBek ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioz botika faltan, azpiegiturak erabat ahulduta. Oxigenoa ekoizteko fabrikaren matxurak ia eman zion azken errematea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumenean eragindako kaltea erreala da

Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka ordenagailu dabiltzalako gau eta egun pizturik. Eman dezagun, Google bilaketa zerbitzuak baino hamar aldiz elektrizitate gehiago behar ditu bitcoinak. Klima larrialdiaren testuinguruan are jasangaitzagoa dugu errealitate birtual erreal hau.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Aukus aliantza berria: Australia arma nuklearrez horniturik, Ozeano Barean urak gero eta zakarrago

Irailaren 16an Scott Morrison, Boris Johnson eta Joe Bidenek aurkeztu zuten AUKUS, Australiak, Erresuma batuak eta AEBek –AU+UK+US– Txinak omen dakarren mehatxuari aurre egiteko sortu itun militar berria. Agerraldian Australiak jakinarazi zuen bertan behera uzten zuela Frantziari Attack klaseko 12 ‘Shortfin Barracuda’ urpeko ontzi erosteko enkargua, horien ordez Virginia klaseko 6-8 urpeko –energia nuklearrez mugituak– enkargatuz AEBeei.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets kriptodiruen oinarrian ziren anarko-kapitalistek. Helburua lortu dute, ultra-liberalismoan gara, eta espekulatuz aberastu nahi luketenen paradisua ere osatu dute. Anitz irabazi daiteke bitcoinekin, baina anitz galdu ere. Goiz ala berant burbuila espekulatiboa lehertuko dela diote ekonomialari anitzek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Irlandako urrearen gatazka: hemen dira meategi berriak Europako lurrak harrotzen

Munduko Bankuak kalkulatua du lurrari 3.000 milioi tona mineral atera beharko zaizkiola klimaren aldaketari aurre egiteko beharrezko diren energia eta teknologia ‘berdeak’ nagusitzeko trantsizioan. Mineral meta horren bilaketak Mendebalde aberatseko herritarroi ere badakarkigu nobedadea: orain hemen ere lehentasuna hartu du meatzaritzak. Irlandako urre meategiek erakusten digute nola datorren gatazka.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Aldaketa baino gehiago, sistemak bere horretan segitzeko aukera dakar planetaren %30 babesteak

2022ko apirilean Txinan egitekoa den COP 15 goi bileran hartu behar lukete ondoko neurria: 2030 urterako planetaren %30 gune babestu bezala sailkatzea. Munduaren Iparreko agintariek begi onez ikusten dute neurria, baita ingurumena kaltetzen ari diren multinazional boteretsuek ere. Lehen begiradan arraroa… Kezka eta kexua eragiten die haatik eremu hauetan bizi diren herritarrei –usu indigenak direnak–, eta “kolonialismo berdearen” logika salatzen dabiltza. Azken hauen irakurketari so jarri gara.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Etiopian aspaldiko oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren inguruko harresien babesean

Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta ermitaren bueltan, bertako erlijioak sakratutzat salbaturik. Bitxi horiek zaindu, zabaldu eta elkarrekin lotzen ahalegintzen dira zenbait zientzialari naturzale.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz

Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen zain egon barik gerra egiten duten roboten aroan sartu gara. Aro berri bat, kezka larriz beteta abiatu dena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz-aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute linguista batzuek eta !Qhoi n|a Tjhoi umeentzako lehen ipuin-liburua ere argitaratu berri du Esauk.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu