Kategoriak
Argiaren podcastak

Irakeko matxinada odoltsua, haserrealdi globalaren eta Iran-AEB gerraren artean

Enbata zakar baten gisa hedatu da munduan zehar protesta-haizea 2019an, eta matxinada hauei buruz hitz egin dugu Pello Zubiriarekin, aurtengo odoltsuena datekeen Irakeko errebolta adibide hartuta. Analisi ugari daude lurrikara sozial hauen jatorriaren inguruan, eta horietako batzuk mahaigaineratu ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Herritarren fitxaketa numerikoaren ametsa betetzen ari da Frantzia

Kontrol sozialerako teknologietan aurreratu nahian dabil Frantziako Estatua eta horretaz hitz egin digu Jenofa Berhokoirigoinek gaurko podcast saioan. Aurpegi ezagupena du oinarri duen ALICEM aplikazioaz, zehazki. Honek aurpegia ezagutu eta zerbitzu publikoak eskura ukanen ditu herritarrak. Aplikazioak dakartzan arriskuez eta atzean dituen interesez aritu gara.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Santi Cobos, nola irabazi kartzelari

Santi Cobosek gertutik ezagutu du espetxea, guztira 26 urte egin baititu preso. Zigor Oleaga ARGIAko kazetariak Cobos elkarrizketatzeko parada izan du eta astekarian argitaratu dugun erreportajean bildu du bere bizitza: hotzikara eragiten duen kartzela sistema demokratikoaren kronika. Baina bada borroka kolektibo baten historia ere, eta horretaz guztiaz hitz egin dugu podcast saio honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Brent petrolio eremuan, urre beltza shell-ek eraman eta zaborrak Ipar Itsasoari utzi

Ipar Itsasoa Brent deituriko petrolioaren iturri emankorra izan da azken 50 urtean, baina ia hasia da urritzen, eta laster, ‘Brent’ izena eraman dezake ingurumen arazo konpongaitz batek: iturriok agortutakoan, horiek ustiatzeko eraikitako egitura handiak nork eta zein preziotan desmuntatu. Itsasoan galduta dauden hormigoi puska hauez aritu gara Pello Zubiriarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Elkanoren filma eta konkistaren zuriketa

Elkanoren mundu biraren urteurrena ari da zeresana ematen, ez soilik Euskal Herrian, Filipinetara begira jarri gara Axier Lopez ARGIAko kazetariarekin.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, EiTBk eta Espainiako Gobernuak diruz lagundutako Elkanoren mundu birari buruzko filma Filipinetan ez dela ongi etorria salatzen ari dira milaka lagun. Elkano eta Magallaesen espedizio armatuak Espainiako kolonialismoaren lehen mugarria ezarri zuen Filipinetan. Hango herritarrek ez dute ahaztu, umeentzako animaziozko filmaz mozorrotu badute ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Azaroaren 29ko "Black Friday" Amazonen ostiral beltz bihurtu nahi dute Frantzian

Eguberriak gainean ditugu eta baita aurtengo “Black Friday” eguna ere, multinazionalek hala erabakita azaroaren 29an hasiko da eguberrietako kontsumo eroa. Frantzian protesta eguna deitu du Attac mugimendu altermundistak eta Amazon jarri dute jomugan, ostirala beste zentzu batean belztu nahi diote multinazionalari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

2019ko Espainiako hauteskundeen analisia (A10)

2019ko bigarren Espainiako hauteskunde orokorren biharamunean emaitzak mahaigainean jarri eta sakon aztertu dituzte Gorka Bereziartua eta Axier Lopez ARGIAko kazetariek. Euskal Herriko emaitzak alde batetik eta Espainiako estatu mailan gertatu dena bestetik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Hau “Dogland” da: hemen zakurrek gastatzen dute munduko gizaki gehienek baino diru gehiago

Ondasunen banaketa injustuaz eta herrialde aberatsenetan bizi garenok jokatzen dugun paperaz aritu gara aste honetan Pello Zubiriarekin. Sistemak egin gaitu konplize eta kontua ez da erruduna topatzea, baina ezin diogu ezikusia egin gure bizimodu oparoari eusteak beste herrialde batzuetan eragiten duen kalteari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Galestarrek zor ekologikoa arindu nahi, 10 milioi zuhaitz landatzen lagunduz Ugandan

Klima aldaketaren eraginak ditugu berriro hizpide ARGIAren zortzigarren podcast saioan, baina oraingoan ikuspegi baikorretik aritu da Pello Zubiria.

Zerk lotzen ditu Gales eta Uganda? Urteetako senidetzaz gain, Galesek Ugandako deforestazioari aurre egiteko bertan 10 milioi zuhaitz landatzeko abiatu duen ekimenak batzen ditu bi herrialdeak. Posible ote antzekorik Euskal Herrian?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Geopolitikak zanpatu ditu Kurduak: AEB ez, Errusia da orain nagusi ekialde hurbilean

Geopolitikaz aritu gara aste honetako Net Hurbil saioan Pello Zubiriarekin. Zehazki, AEB Siriaren menpeko Kurdistanetik atera eta Turkia sartu izanaren atzean dagoena ekarri dugu mahai gainera. Munduko potentzia handienen xake partidan buru belarri dabiltza Erdogan, Putin, Assad eta Trump, eta inor ez da galtzaile aterako, baina oreka berriak lortu beharko dira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu