Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean”

ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko podcastean.

Historia global eta hurbileko gakoak azaltzeko, gaur egungoa ulertzeko eta gerorako ondorioak ateratzeko balio dutelakoan, 63 erreportaje aukeratu eta liburu bihurtu ditu ARGIAk. Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak inprimategitik atera berri, Net Hurbil-az eta kazetaritzaz solastatzeko tartea hartu du Pello Zubiriak Jenofa Berhokoirigoin kazetariaren galderei ernatzunaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko

Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har herrialde eta inguru txiroetan. Mendebaldeari estualdi gogorra iragartzen zaionean, hemen ere heldu ote da baratze txiki pribatu, kolektibo zein publikoen garaia?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"

Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako”.

Saioan jarri dugun abestia: Morau eta Beñardo – ‘Izenak galdutako ardoari’

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Alemanian, 9 euroko tiketa: garraio publikoa biziberritzeko urratsa ala jendeen haserrea baretzeko trikimailua?

Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere, ohartarazi du trenak jada atzerapenez dabiltzala eta zaharkitutako azpiegiturak moldatu arteko urteetan gorabehera handiak izango direla.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei

Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu aktibitate legalen eta ilegalen kontra jardun izan dute. Trabagarriak zitzaizkien batzuei eta desagerrarazi egin dituzte. Jair Bolsonaro presidenteak berak ere hastio ditu autoktonoak zein haien defendatzaileak, eta boterean denaz geroztik biderkatu dira horien kontrako indarkeriak, nonbait zigorgabetasuna bermatzen dielako hobendunei.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka jende geratu da beharrezko terapiak eskuratu ezinik. Herritarrak elkarri lagunduz saiatzen dira moldatzen, baina asko geratzen dira batere irtenbide barik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan

Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken hamarkadetan, eten ez, baina zabaldu egin da, nahiz eta aspalditik egon formulatuta mundu guztia elikatzeko alternatibak. Ukrainakoak azken kolpea eman dio mundutar guztiak asetzeko gaitasunik ez duen sistemari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak

Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan baldintza kaskarren zerrendan beste bat gehitzen zaio, ordea, papergabeari: plataformarako sarbidea paperak dauzkan bati erosiz eta pagaren zati bat honi banatuz, esplotatua are esplotatuago dago. Uste baino orokortuagoa dugun errealitatea dugu hori.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?

“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Erne kukuari, gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometro bikainari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Afrikako garraiobideen gestioaz bereizi bada ere, ‘françafrique’ izpiritua biziarazten segitzen du Bollorék

Ipar Euskal Herrian behintzat, ezaguna da Vincent Bolloré –Frantziako hamalaugarren pertsona aberatsena eta mundu mailako 538garrena–, besteak beste, Frantziako komunikabide gehienak haren esku artean dituelako. Bere aberastasuna, hein handi batean, 1980ko hamarkadaz geroztik Afrikan garaturiko aktibitate eta tratu finantzarioei esker osaturikoa du. 5.700 milioi euroren truke saldu berri du Bolloré Africa Logistics negozioa, kontinentean barrena dituen portu, bide, terminal, ubide, biltegi eta trenbide sare estrategiko eta politikoa MSC enpresaren esku utziz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu