Burrundaria eta 'Kantu eskukadak' liburua

Bi gonbidatu izan dituzte ‘Dunbala’ podcastaren atal honetan. Batetik, Unai Pelayo elkarrizketatu dute, Burrundaria izenpean kaleratu duen diskoaren harira. Ondoren, Beñat Rodriguez Olrait estudioko diseinatzailarekin mintzatu dira ‘Kantu eskukadak’ liburuaz. Ehun euskal talderen hitzak eta haientzat egindako ilustrazioak biltzen ditu ‘Gaztezulo’ aldizkariak argitaratutako lanak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude