Beste batek egindako abestia naiz

2000ko hamarkadan Donostialdean izan zen eszena hartu dute hizpide atal honetan, Instagram sare sozialeko “Beste batek egindako abestia naiz” kontutik abiatuta. Kontua sortu zuen Kyxo taldeko Endika Garcia elkarrizketatu dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta, besteak beste, Jousilouli, Cohen, Yaw edota Instep taldeen abestiak ekarri dituzte gogora.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude