Bertsioak, alde ala kontra?

Azken aldian ugari dira euskal abestien bertsioak egitea erabaki duten taldeak eta abeslariak. Kantu baten moldaketari ekiterakoan hainbat ikuspuntutik egin daiteke, jatorrizkoarekiko atxikimendutik zein jatorrizkoa berrasmatzeko asmotik. Horietako batzuk entzungo ditugu atal honetan, besteak beste Iseok egindako “Baldorba” (Benito Lertxundi) eta Jon Maiaren “Nirekin” (Gozategi).

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude