Behi Bideko Andere Xuriak eta Asier Burguete

Behi Bideko Andere Xuriak taldea izan da ‘Dunbala’ podcastaren zazpigarren atalaren protagonistetako bat. Pantxix Bidart taldekidea elkarrizketatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek, “t’mAmAztAng”t” izenburuko disko berriaren harira. Horrez gain, Asier Burguete aktore eta dantzariarekin mintzatu dira, haren gustu musikalak ezagutzeko, eta BADOK atarian aurkitutako azken edukien berri eman dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude