Bakoitzak kabia bere erara egiten du

Konfinamenduak eta “normalitate berriranzko” bideak agerian utzi du, besteak beste, familia eta bikote egitura normatiboek pisua dutela, baita gizartearen iruditerian garrantzia handiagoa hartu dutela lagunarteko sareek baino. Bada, ordea, ohiko moduetatik kanpo bizitzeko hautua egina duenik. Itxialdiko arauak, eta deskonfinamenduko irizpideek, ordea, ez dituzte bizi eredu horiek aintzat hartu, eta, orain, are ikusezinago dira. Horri buruz arituko gara Marta Luxan soziologoarekin, eta hainbat testigantza ere bildu ditugu. Lohitzuneren umore tartea izango da, eta Lourdes Huizi hil berri den lankideari agurra egingo diogu BERRIAko kideok.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude