Bakarrik ezin, elkar zaintzen bai

Hamargarren Berria FM saioa dugu hau. Aurrekoaren moduan, eta konfinamenduak ala behartuta, etxetik eginda, baina gainontzekoen eran, gaiei ikuspegi feministatik heltzeko determinazioz. Koronabirusaren krisia izango dugu mintzagai gaurkoan, baina, batik bat zaintza arloan sortutako arrakalei erreparatuko diegu: Josebe Iturrioz mugimendu feministako kideak sortu berri duten lan mahai teknikoaren xehetasunak emango dizkigu, Lohitzunek begirada zorrotzarekin egingo du egungo egoeraren analisia, zahar egoitzetako bi langile izango ditugu gurekin, eta Maite Asensio Berriako kazetariak jarriko dio puntua saioari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude