Eguberriak gainean ditugu eta baita aurtengo “Black Friday” eguna ere, multinazionalek hala erabakita azaroaren 29an hasiko da eguberrietako kontsumo eroa. Frantzian protesta eguna deitu du Attac mugimendu altermundistak eta Amazon jarri dute jomugan, ostirala beste zentzu batean belztu nahi diote multinazionalari.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.