“Bakea ez da existitzen, feminismoa bat”. Lelo hori behin eta berriro errepikatu da azken hamar urteetan, euskal gatazkaren ondorioen analisiak eta horien kudeaketak feminista izan behar duela aldarrikatzeko. 2011ko urriaren 17an Aieteko Konferentzia izan zela gogoratuz, prozesu horretan presente izan ziren Nekane Alzelai eta Rebeka Ubera izan dira Berria FM podcasterako solasaldian. Beraien bizipenetik abiatuta “bakea”, “gatazka” eta “konponbidea” moduko kontzeptuez gogoeta egin dute. Umorean Lohitzune izango da.
π§ Entzun podcasta
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.