Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 17: Abertzaleak eta ezkertiarrak nagusi hauteskundeetan

Euskal Matrixen parte hartu nahi? Bi aukera dituzue saio interaktibo honetan: pilula urdina hartu eta hauteskundeak EAJk irabaztea; edo pilula gorria irentsiz, EH Bildurena izatea garaipena. Lehenengo mundu horretara ohituta gaude, baina bigarrena gertatu izan balitz, zer? Saseta batailoia Ertzaintzaren ordez, eLAB sindikatu bat eta bakarra, Oskar Matute Tinder sailburu, Diario Vascoren egoitza Zubietako Erraustegian… […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 16: Dusko gudariak gara (Euskadiko Orkrestra Sinfonikoarekin)

Hauteskundeak ate joka ditugu EAEn, Ipar Euskal Herrian, aldiz, egin berri dira Herriko Etxeetako bozak abertzaleen indar erakustaldiarekin. Badirudi hegoan desagertzear den espeziea, abertzaleena, indartzen ari dela iparrean, eta fenomeno hori aztertzen saiatu gara, Julian Iantzik ondo erakutsi digun bezala, galderak inozoak eginaz. Hala ere, gu Ivanovichen alde, ipar zein hego, Dusko gudariak gara! 🎧 […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 15: Bilbo Handitik

Geure irratsaioa egiteaz gain, besteei ere saio osoa betetzeko adina zeresan ematen diegu, batez ere irrati libreetan saioak egiten dituzten urologoei. Euskaraz ikasi beharrean gaudela diote naturaltasunaren erresumatik, eta bai, Bilbo Handiko paioak gara inork zipaio izan nahi ez duen herri honetan. Entzun saioa, eta agian, ulertuko duzue. 🎧 Entzun podcasta Jatorrizko edukira joan ARGIAren […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 14: Bill Gates bertso eskola

Konspiranoiko jarri gara Oasiko Kroniken azken saio honetan: egia balitz koronabirusa Bill Gates-ek asmatu duela txertoen bidez jendeari txipak sartu eta mundua kontrolatzeko? Eta txipen bidez bertsolari bana sartzen badigu? Jon Maiak bezain baikor ikusiko al dugu mundua? AHTaren obrak baino motelago abestuko dugu Amurizak bezala? Errimatuz hitz egingo al dugu? Hau ote hainbeste aipatzen […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 13: Ni ez naiz kolonialista, baina…

Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; ebatzi da horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia eta twitter eremu segurua da berriro; eta norbaitek dudak bazituen oraindik, argitu dugu espainiar kolonoen eta euskaldun abenturazaleen arteko aldea zein den. Oasiko Kronikaken saio honetan mundua konpondu dugu, beraz, ez duzue zertaz kezkatu. 🎧 […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 12: Jo larrua ganoraz!

Erresuma Batuan orain hasi dira baina Euskal Herrian urteak daramatzagu etxekoekin soilik larrua joaz, eta guretzat ez da inoiz arazo bat izan. Hori bai, musurik eta orgiarik gabeko hauteskunde kanpaina batek ba al du zentzurik? Benetan ari al dira gure politikariak segurtasun distantzia errespetatzen, hala gurean ere amodioak gain hartzen dio politikari? Beste behin, maitasunez […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Aurrerapen txiki bat |Oasiko Kronikak 12

Gu ere “normaltasunera” itzultzen ari gara, halakorik existitzen bada, noski. Horregatik, hemendik aurrera astelehen iluntzeko 20:00etan publikatuko dugu Oasiko Kronikak irratsaioa. Asteburuetan ahalik eta lan gutxien egitea, ez al da hori normaltasuna? Hemen duzue aste honetakoaren aurrerapen txiki bat. Baina esan bezala, saioa osorik bihar, astelehena, 20:00etan. 🎧 Entzun podcasta Jatorrizko edukira joan ARGIAren podcastak: […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 11: Heroinaren itzulera

Beasaingo akelarreak nostalgiko xamar jarri gaitu, eta atzera begirako saioa egin dugu oraingoan. 80koak, horiek bai urteak: musika hezitzailea nonahi euskaraz, hezkuntza publiko eta parekidea, Julian Iantzi prentsa askatasunaren alde borrokan, futbola bat eta bakarra, asteriskorik ez, polizia abestietan agertzen zen eta ez kameretan, behar den bezala. Haiek garaiak, haiek. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 10: Ari, ari, ari, Otegui presidente!

Uztailaren 12an EAEn egingo diren hauteskundeen analisi sakona egin dugu oriangoan, beti ere, gaian oso zentratuta eta politikariei banaka erreparatuz: Ortuzar kanpaina zikin baten beldur da, Otegi Espainia gobernatu nahian dabil, Iturgaiz pozik dago klaseko popularrena delakoan, eta bitartean, Espaniako estatuan, Errejon bihar jaiok dela zabaldu da. Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok […]

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 9: Arantza Tapia eta Leturia

Madrilen askatasunaren alde eta Sanchezen gobernu komunistaren aurka egin dituzten protestak aztertzen hasi, kulturako diru laguntzen loteriarekin jarraitu eta gizarteari inolako ekarpenik egiten ez dioten alferrikako jarduerez hitz egin dugu Oasiko Kronikak irratsaioaren bederatzigarren saio honetan. Alferrikako jarduera hauek laugarren fasetik aurrera jarriko dira martxan eta Julian Iantzi oso kontent omen dago. Aurrekoetan bezala, tertuliaz […]