Zergatik da garrantzitsua Euskal Herrian hezkuntza burujabearen inguruan hausnartzea? Hau da beharbada gai honen inguruan hausnartzeko gure buruari egin behar diogun lehenengo galdera. Gaur egun erraldoi teknologikoek irakaskuntzaren eremua ia guztiz monopolizatuta dutela esan genezake. Hezkuntzaren eremua da nabarmenetakoa, non Google edo Microsoft tresnen sarrera masiboa izan den azkeneko urteetan batez ere.
🎧 Entzun podcasta
Hodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.