Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#43.- Joseba Irazokiren etxean bazkari bat

Mahaiaren bueltan dugu menua. Sardiñak oliotan eta oilaskoa labean patata erre eta piperrekin. Eta Rafael Berrioren omenezko ardo Beltza. “Ser autor de culto da para vino corriente”, dio etiketak. Gaurko Barruan Gaude, kultuzko sortzaile batekin batera bazkaldu bitartean egingo dugu. Joseba Irazokiren Berako etxean sartuko ditugu mikrofonoak. Elkarrizketa egiten dugun unean ‘III’ diskoa kaleratu berri du, baina, bakarkako ibilbideaz gain hamaika musikariren alboan egin du lana. Oholtza txiki zein handietan. Estadioetan eta gaztetxeetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude