Klima aldaketak dakarren hondamendiaren aurrean munduko aberatsenak prestatzen ari dira, baina badirudi, gu ez garela haien ihesaldi planean sartzen. Aberatsenen konspirazio hauetaz hitz egin digu Pello Zubiriak aste honetako podcastean. Munduko elite aberatsaren ametsa hondamendia saihestea baino gehiago da beraiek ekaitzetik libratzea, salbamendu-ontzi ongi armatuetan.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.