#6 Podcastak.eus: podcasten errezeta

2020ko otsaileko podcasta duzue hau. Bertan podcast batek izan behar dituen osagaiak aipatzen ditu Egoitz Lizasok, beti ere bere esperientziaren ikuspuntutik. Saioan azken hilabetean izandako aipamenak ere ekartzen dira podcastera.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu

2 erantzun “#6 Podcastak.eus: podcasten errezeta” bidalketan

  1. Kaixo,
    Lehenik eta behin zorionak zuen lanagatik! Eskerrik asko euskarazko edukiak aurkitzeko horrelako tresna bat eskura jartzeagatik.
    Nire galdera honakoa da: Posible al da podcastak zuzenean eskeintzea plataforma honen bitartez? kirol ekitaldi baten narrazioa eskeintzeko adibidez. Horrela ez bada baduzu zerbitzu gomendagarririk hau burutzeko?
    Iruditzen zait zuzeneko bideoak indar haundia hartu duela baina audiogintzan ez dela joera hori nagusitu, momentuz beintzat.
    Mila esker

    1. Kaixo Andoni!

      Barkatu lehenago erantzun ez izana, konturatu ere ez iruzkin hau zenik.

      Begira, 2012an Tropelarekin saio bat egin genuen zuzenean, 2012ko Milan-Sanremo bat hain zuzen ere hemen ikus dezakezun moduan: https://bloga.tropela.eus/2012/03/milano-sanremo-zuzenean-tropelan

      Giss.tv plataforma erabili genuen horretarako. Pentsatzen det oraindik ere posible dela erabiltzea plataforma hori. Horrez gain, diozun moduan, gaur egun askok Youtube bera erabiltzen dute nahiz eta audiorako besterik ez izan.

      Ea ba zalantza argitzen lagundu dizudan. Edozer dela esango didazu.

      Eta eskerrik asko animoengatik! Asko estimatzen dira!

Utzi erantzuna elizaso(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude