#56.- Juan Luis Etxeberria, hamaika izendun bardoa

Esango banizu Giorgio Bassmatti elkarrizketatu dugula, hamarkadak abestiak egiten eta kontzertuak eskaintzen ibili den musikari donostiarra, ez litzateke gezurra izango. Esango banizu Pozik ezizena duen pop ikonoa dela, edo Mursegoren “Eusnob” abestian agertzen dela, orduan ere ez nintzateke oker ibiliko. Juan Luis Etxeberriak bere Donostiako etxeko ateak zabaldu dizkigu. Eta seriotasunaren barniza kenduta ibili gara solasean. Sartu nahi?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude