#31.- Ana Arsuagaren eskua, Verde Pratoren ahotsa

Ana Arsuagak arte ederrak ikastea erabaki zuen bere institutuko orientatzailearen aholkua jarraitu gabe eta Bilbon igaro du azken hamarkada. Arte plastikoak lantzeaz gain musika ere izan du bizibide, Serpiente eta Mazmorra proiektuetan lehenik eta Verde Prato bezala orain. “Kondaira eder hura” diskoa plazaratu berri du eta orain hasiko da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.
Mudantza amaitu berritan, oraindik egongela kutxaz betea duela, zabaldu dizkigu bere Tolosako etxeko ateak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude