#11.- Fermin Muguruza: Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin

Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta bere 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna. Seme alabak ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinemaz zinema dabil munduan zehar ‘Black is Beltza’ animazio pelikula besapean daramala. Orain Taipei, gero Kuba… Gaur arte egin dugun Barruan Gaude  luzeena duzu honako podcasta.
Etiketak:

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude