Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta bere 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna. Seme alabek ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinemaz zinema dabil munduan zehar ‘Black is Beltza’ animazio pelikula besapean daramala. Orain Taipei, gero Kuba. Gaur arte egin dugu Barruan Gaude luzeena duzu honakoa.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Erantzun bat “#11 – Fermin Muguruza – Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin&rdquo-(e)an
[…] esaten ez duzunak. Salatzen duzunak bezainbeste salatzen ez duzunak. Fermin Muguruzak kontatu zidan Barruan Gaude podcasteko elkarrizketan, hauteskundeen ostean herri eta hirietako emaitzak begiratzen egon zela, nora joan ahal izango zuen […]