072.MKpod. SOLASALDIA || ALEX "ZIPOTZ" (2021-08-09)

Gure auzoko erreferente den Alex “Zipotz”-ekin izan genuen solasalditxoa.

Auzoan eragile den edonork ezagutzen du Alex, beti saltsa ezberdinetan sartuta dabilelako antolakuntza lanetan. Jai Batzordea dela, Auzo Elkartea, Kortxoenea Gaztetxea… eragile kurrikulum luzeko gizona da eta gazte gaztetatik ibili da halako lan-taldeetan sartuta.

Guri pixkat eskuetatik joan zitzaigun, eta kurrikulum horri errepaso eginez, beste garai bateko gertakariak gogoratzen hasi eta ia bi ordu igaro genituen mikrofono aurrean.

Espero dugu zuen gustoko izatea.

On egin!

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Alex “Zipotz”
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki

______________________
MK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude