070.MKpod. AURKEZPENA || EMADAN Eneritz Furyakekin (2021-05-12)

Hozgailuan jasorik izan dugun podkast hontan, Eneritz Furyaken solasaldia entzun ahal izango duzue, bere azken lana den EMADAN aurkeztuz.

Saioan zehar entzungo duzuen bezela, erabat zoratu gaituen diska da “emadan” eta aitzakia polita, asko miresten dugun Eneritzekin solasaldi lasai bat izateko. Bertan entzun ahal izango duzue diska hau sortzeko izan zituen nahiak, beldurrak, esperantza edo instrumentu jolasak… eta gure aldetik, abesti bakoitzak helarazten dizkigun sentsazio edo paisaiak esan dizkiogu.

Oso lasai entzuteko podkasta… eta bereziki interesgarria, ondoren, zuek diska bakardadean entzuten duzuenean, hobe murgiltzen lagunduko dizuete eta!

GOZATU ETA (nahi badezue) PARTEKATU!

FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Eneritz Furyak
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
Kartelerako argazkiak: Beris Photography
Sarrera abestia: RUKULAren “Niu Xit”
Musika ia guztia: EMADAN diskako abestiak.
Musika aportazioa: “erlastarraren hegaldia” (Korsakov-ena) eliza organoan.

______________________
ENERITZ FURYAK sarean:
Webgunea: https://www.eneritzfuryak.com
Facebook: https://www.facebook.com/eneritzfuryak
Bandcamp: https://eneritzfuryak.bandcamp.com
YouTube: https://www.youtube.com/c/EneritzFuryak

______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude