#03.- Lander Arretxea: Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?

Milenial belaunaldiko gaztea da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeun aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako ‘Ekografiak’ zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikus entzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak ‘Gure Bazka’ seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora “Super Txope” youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu.
Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du habia, baina, haiek ez daude etxean. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude