#01.- atala: Hiru olatuak

Ongi etorri Artxipelagoa fikzio podcast apokaliptikora. Zortzi ataleko sail bat duzu aurrean eta hau da sail horretan lehen atala zure belarrien gozagarri. Audio espaziala  deritzan sistema binauralean dago soinu nahasketa egina istorioaren barruan zeharo murgildu zaitezen play eman orduko.  
——————-
Lehen atalaren sinopsia: 2103 urtea, Euskal Artxipelagoan kokatuta zaude. Ia 80 urte igaro dira mundua kolpera aldatu zenetik, itsasoaren maila 500 metro igo eta Hiru Olatu ikaragarriek planetaren gehiengoa urpean utzi zutenetik. Hondoratze ostean jaio den Jare neska gaztearentzat egun ona da gaurkoa edonola ere. Goierriko kostaldetik abiatu den bere belauntzian Urbasako itsas-portura gerturatzen ari da.
——————–
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EiTB Mediarako ekoitzitako fikzio distopikoa biltzen du podcastak. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude