Zaintza lanen garrantzia agerian gelditu zen koronabirusaren lehen olatuan, eta hainbat eragilek eskatu zuten lan horiek denak ikusgai egiteko. Bigarren oldarraldia heldu denerako, ordea, sektore horretan lanean ari direnek salatu dute ez direla baldintzak hobetu, eta bere horretan segitzen dutela lan baldintza prekarioek. Saio honetan Maitelan kooperatibako kide batekin izango gara, baita erresidentzietako langile batekin ere. ELAk azaroaren 17rako deitutako zaintza greba ere mintzagai izango dugu.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.