– WhatsAppetik Telegramera salto egiteko bidea erraztu da. Hemendik aurrera elkarrizketak aplikazio batetik bestera eraman ahal izango dira, migrazioa errazteko.
– WhatsAppekin jarraituz, ordenagailua eta mugikorraren arteko lotura seguruagoa egiteko gure hatz marka erabiliko duela eman da jakitera. Bai eta gure aurpegia ere.
– Facebookeko profilak lapurtu eta saltzen ari dira Telegramen. Profil bakoitzaren datuengatik 20 dolar eskatzen dituzte.
– Emotet malwarea guztiz ezabatu dutela eman dute jakitera Europoletik-
– .EUS-ek 2023a bitarte jarraituko duen bidea ere aipatu dugu podcastean.
🎧 Entzun podcasta
Xabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.