Kategoriak
Zaitun

San Calistoko euskalduna

Podcast bat baino, jarraian datorrena Luca Ricciren eta nire arteko solasaldi bat da gehien gustatzen zaigun Erromako txokoan. San Calisto Trasteveren bihotzean dago eta Marcello Fortik ireki zuen 1969an salmentan zegoen lokal bat erosi ostean. Bere lema
“pertsona ona izatea” izan da orduz geroztik. Taberna ikonikoak bezero leialak ditu, agian, auzoak pairatu duen gentrifikazioari eutsi dion bakarrenetakoa delako.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude