Martina, Arantxa eta Imanol afaltzera elkartu dira, Martinaren etxean, Korosagasti baserritik gertu. Duela 90 urte baino gehiago gertatutakoaz hizketan hasi dira, baina ez dira ados jartzen, eta bakoitzak bere bertsioa kontatuko du. Behintzat ados daude abiapuntuari dagokionean:
“1926ko azaroaren 14a da. Jazinta Odriozola Tolosan bizi da neskame, eta Zeru-Txiki tabernan aritzen da zerbitzari. Igandetan jai ematen diote, eta beti bezala, bere familiaren etxera abiatu da, Beizamako Korosagasti baserrira, eguna amarekin eta ahizparekin pasatzeko asmoz. Ez da horrela izango… inoiz ez.”
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Euskal Gaizkileak: Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.
Erantzun bat “S1-E6 – Beizamako Krimena&rdquo-(e)an
Kaixo lagunok!
zuen podcastak (Euskal Gaizkileak), lehenengo S1,S2;S3·,S4,S5;S6,S7 eta S8 entzun ondoren ENAMORATUTA geratu naiz.
EUSKALDUN BERRIA naiz, 60 urte ditut eta zuen web orri batean, goian aipatutako audioak, DESKARGATU ditut eta nere MP3ean entzun eta nere lagun bati ere kopiatu dizkiot. ARAZO BAT DAUKAT.
Hurrengo kapituluak ez daude eskuragarri deskargatzeko. Ez dut inongo plataformarik, hau da: ez facebook, ez twitter, ez spotify … Bakarrik korreo elektronikoa´Nirekin harremanetan horren bidez posible al da?
nicebegiak@gmail.com.
ZUEN ERANTZUNAREN ZAIN NAGO.