Buona dome(ni)ka, euskal italofilook!
Martxoko puntata aurrekoa baino luzetxoago dator: lana patxadaz, pianopianotxu egitearen albo-ondorioak dira eta #NeSiamoFieri.
Hauek dira saioak entzun ahal izango dituzuen edukiak:
- Zergatik sartu gara ipuru artean?
- Historiaren txokoa: Arberesch gutxiengoa eta haren hizkuntza.
- Elkarrizketa: EHID elkarteari, Repubblica Marinarei, Eoliei, Lampedusari eta beste hainbat konturi buruz Beñat Irasuegi compagnoarekin.
- Irakurriamo: Pier Paolo Pasoliniren Volgar’eloquio (gaztelaniaz Vulgar Lengua, ediciones El Salmón, 2017) liburuaren gomendioa.
Gogoratu saiora harpidetu eta atalak automatikoki deskargatu ahal izateko RSS jario hau erabili dezakezuela: https://etzi.pm/feed/podcast/quarantazortzi
Buon appetito!
Luigi del Giudice: Costumi albanesi in Calabria (1800).
Iturria: https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Costumi_albanesi_in_Calabra_1800.jpg
Italia hegoaldeko mapa etnografikoa (1859).
Iturria: https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Italia_albania1859.jpg
🎧 Entzun podcasta
Gramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.