Apirilaren 1ean kaleratu zuen Peru Galbetek bere lan berria. “Beiratu” du izenburu, eta hitz joko bat planteatzen du begiratzearen eta zerbait beira bihurtu eta distira ematearen artean. Bakarkako lana da Galbeterena baina disko honetan inoiz baino musikari gehiagoren laguntza izan du. Horretaz guztiaz mintzatu da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ekin, eta gaineran Idoia Hernandez ‘Hatxe’ musikariaren pieza berezi bat aholkatu digu.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.