Bakunazioaren erritmoa ikaragarri hazi da Estatu Batuetan. Biden-ek ehun egunetan ehun milioi dosi emango zituela agindu zuen hauteskundeetan. Aho handi ere deitu zioten horregatik. Baina zenbaki hori orain txiki geratu da, egunean 1,7 milioi dosi ematen baitira eta bi milioi ematera ere aurki iritsiko direla iragarri dute. Arazoa da, betikoa, auzo pobreetara ez dela ailegatzen ganoraz informazioa eta afroamerikarrak dira gutxien bakunatu direnak. Kontua da ziztada hartzeko ordua internet bidez hartu behar dela eta horretarako prestatu diren orriak oso konplexuak direla eta erakunde bakoitzak gainera berea dauka, udala dela, estatua dela, ospitaleak….
🎧 Entzun podcasta
Berria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.