#35 Tropela.net podcastak: 12. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 12. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa hau Pirinioen hasierako etapa zen eta faboritoen arteko borroka ikusiko zela espero zen. Hala ere ez da espero zen borroka izan eta nola Samuel Sanchezek denbora nahikoa galdua zuen sailkapen nagusian, horri esker Euskaltel-Euskadi taldeak garaipena lortu ahal izan du. Hau eta gehiago podcast honetan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#34 Tropela.net podcastak: Tourreko 11. etaparen eta Luzen datorrenaren kronika

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 11. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa esprintean amaitu da eta Cavendish nagusitu da. Hala ere, 12. etapa garrantzitsuari begira, lehen goi mailako mendateak igaro beharko baititu tropelak, beraien hausnarketak plazaratzen dituzte. Euskaldunen artean Ruben Perez eta Pablo Urtasun nabarmendu dituzte eta Tropelako sailkapenari ere errepasoa eman diote.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#33 Tropela.net podcastak: Tourreko 10. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 10. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa hau esprintean amaitu da eta gehiengoak uste zuenaren kontra, Greipel Cavendishi gailendu zaio. Esprint estua izan da baina alemaniarra gaurkoan bikain aritu da. Sailkapen nagusiari dagokionez ez da aldaketa nabarmenik izan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik.

Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta gertakari “ilunez” (atzokoan auto batek Flecha eta Hoogerland bota zituenekoa eta gaur jakin den Kolobneven ustezko positiboa) izan dituzte mintzagai. Eta noski, Tropelako lehen postuen inguruan ere aritu dira.

Podcast hau gustuko izan baduzu, hemen dituzu aurreko podcastak entzungai.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Botoa edo bala (1/2)

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakXerezaderen Artxiboa: Munduko literaturarik onena euskaraz irakurrita: E. A. Poe, Perkins-Gilman, Maupassant, Borges… Xerezaderen eskutik misterioa, beldurra, grina, umorea eta mila zirrara gehiago biziko dituzu astero. Itxi begiak eta gozatu, munduan gauza gutxi baitago hain atseginak nola ipuin on bat patxadaz entzutea.

 

 

Podcastera harpidetu

#31 Tropela.net podcastak: Tourreko 9. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 9. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa honetan eroriko bat izan da tropel nagusian eta Vinokourov eta Van den Broeckek besteak beste etxerako bidea hartu behar izan dute. Tropelean geldialdia izan da hori dela eta, eta hori probestuz, iheslariek tartea ateratzeari ekin diote. Baina larriena jazo zela uste genuenean, auto batek Flecha eta Hoogerland errepidetik kanpora bidali ditu bideoan ikusten duzuen bezala.

Amets Txurrukak ere erorikoa izan du etapa hasieran eta etxerako bidea hartu beharrean aurkitu da ustez lepauztaia hautsita. Hemendik gure animorik handiena Amets!!

Etapa garaipena Luis Leon Sanchezek eraman du gaurkoan eta lider berria Voeckler da.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#30 Tropela.net podcastak: Tourreko 8. etaparen kronika. Ardiak iskin egin dio otsoari

Rui Costa Movistar taldeko portugaldarrak irabazi du Super-Besse Sancyko gainean bukatutako etapa. Erdialdeko mendiguneak etapa ikusgarriak eman ohi ditu urtero eta halakoxea izan da gaurkoa. Seigarren kilometroan eraturiko ihesalditik biziraun duen bakarra izan da Rui Costa. 12 segundora iritsi da Gilbert, eta 15 segundora faborito gehienak, Gesink izan ezik.

Vinokourovek debuta egin zuen Tourrean 1999an, Casino taldearekin. Denboraldi bikaina eginda iritsi zen Tourrera, baina gorriak ikusi zituen gazteak, bereziki Galibierren etapan, Sestrierera bidean. Rui Costa txirrindularitza gustuko zuen 13 urteko nerabea baino ez zen orduan. Gaur bien bideak gurutzatu egin dira. Orpoz orpo ibili dira azken metroetan. Bata, portugaldarra, ihesaldia azken bururaino eraman nahian, ito larrian, eta kazahastandar beteranoa hura harrapatu eta bide batez mailot horia Hushvodi kentzeko asmoz. Eta portugaldarra nagusitu da. Vinokourov, ordea, tropelak irentsi du azken maldan. Dena dela, Vino-k beste lezio bat egin du. Enegarrena. Etekinik ez du lortu, baina gaur erakutsitako kemenak lagunduta bete du garaipenen zorroa urtez urte.

Eguneko ihesaldia helmugatik 25 kilometro ingurura sakabanatu da, bigarren mailako mendatean alegia. Van Garderenek, Rui Costak, Riblonek eta Gautierrek egin dute aurrera. Haiekin abiatutako Xabier Zandio atzean gelditu da aldapa horretan. Tropelean ere mugimendua izan da. Astanako Tiralongok jo du aurrena, Amets Txurrukak eta Flechak ondoren. Gauzak horrela, Vinokouroven astindua iritsi da. Adoretsu joan da, eta 40 segundoko tartea ireki du; mailot horia janzteko lain. Tiralongo taldekideak barrena hustu egin du Vinoren mesedetan bat egin dutenean.

Azken aldapako magalera, Super Besse Sancyko magalera, heldu bezain laster aldatu du erritmoa Rui Costak eta Van Garderen saiatu da hura harrapatzen; ez du, ordea, lortu. Vinokourovek, bere aldetik, gutxika gutxika, ihesaldiko kide guztiak aurreratu ditu, baina ezin izan du Rui Costa kate motzean lotu. Tropela ere gain gainean zetorren. Contador bera, Evans eta Cunego ahalegindu dira, baina azkenean Gilbertek utzi ditu gainerakoak atzean azken malda tentean. Haatik, ez da nahikoa izan Movistarreko portugaldarra atzemateko. Faborito gehienak elkarrekin iritsi dira, baina talde horretan ez zen Gesink. Holandarra erori egin zen duela egun gutxi eta gorputz osoan mina duela aitortu du helmugaratu bezain laster. Minutu eta erdira iritsi da Rabobankeko taldeburua. Lasterketaren ikuskizunaren mesedetan espero dezagun Pirinioetara bidean osatzea. Hushvodek eutsi dio lehen postuari eta Evansek eta Franck Schleckek jarraitzen dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Beharbada, Unzuek, Movistarreko zuzendariak pentsatuko zuen aurtengo denboraldia transiziokoa izango zela nolabait, euren liderra, Valverde, urtarrilean itzuliko baita lehiara zigorra beteta. Bada justu kontrakoa gertatzen ari da. Txarretik asko izaten ari da denboraldia. Zakurra izaten ari da benetan; Tondoren heriotzaren arrastoa ez da sekula ezabatuko eta Soler kolonbiarraren eroriko larria ezin aipatu gabe utzi, noski. Baina onetik ere izaten ari da 2011. Euskal Herriko Itzulian etapa, Giroan bi eta Tourrean lehenengo astean poltsikoratu dute jada garaipena. Beñat Intxausti galdu dute, hori bai, ukondoa hautsita baitu; laster errepidean ikusiko ahal dugu!

Bukatu aurretik, pare bat apuntetxo:
Haimar Zubeldia euskal ziklisten artean onena da sailkapen nagusian eta RadioShackeko bigarren txirrindularia da; Kloden du aurretik eta Leipheimer atzetik. Askatasuna emango al dio Bruynel zuzendariak Pirinioetan?

Velits esloveniar gaztea lehen hamarren artean dago. Ikasteko ari omen da Tourrean parte hartzen, eta Martin da taldeko liderra. Esanak esan, nik Pirinioetan ikusteko gogoa dut. Ez ahaztu iazko Espainiako Vueltan hirugarren bukatu zuela. Aurrekoan Piban adiskidea aurtengo Tourreko ezusteez galdezka zebilen. Ba, erne Velitsekin. Egoitz Lizaso lagunak horixe bera usaintzen duela esan du Twitterren.

Argazkia: Sirotti / cyclingnews

Podcasta

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute podcast hau 8. etaparen inguruan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#29 Tropela.net podcastak: Tourreko 7. etaparen kronika

Egoitz Lizasok (@elizaso) 7. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Atzokoan Sky taldeak lan bikaina azpimarratzen bagenuen ere Boasson Hagenen garaipena ahalbideratzen, gaurkoan gerta zekiokeen gauzarik okerrena gertatu zaio: Wigginsek eroriko baten ondorioz min hartu eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Gaurko esprintean garaipena Cavendishek lortu du Petacchi eta Greipelen aurretik. Euskaldunen artean Pablo Urtasun ihesaldian sartu izana azpimarratzen dugu.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#28 Tropela.net podcastak: Tourreko 6. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 6. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Sky taldearen lan bikaina azpimarratzen da Boasson Hagenen garaipenean ondo aritu baita. Izan ere etapa hau esprinter indartsuentzat zen (Goss, Hushovd,..) eta ez Cavendish edo Farrar bezalakoentzat. Euskaldunen artean Gorka Izagirre aipatzen dute. Tropelako sailkapenari ere errepasoa egiten diote.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#27 Tropela.net podcastak: Tourreko 5. etaparen kronika. Cavendish garaile ezohiko esprintean

Gaurkoan bai, gaurkoa Cavendish gailendu da esprintean. HTCek ondo bideratu du esprinta azken kilometroan sartu arte, baina gero anabasa sortu da tropelari tiratzeari utzi diotenean. Orduan Boasson Hagenen saiakera izan da eta beste batzuk ere sartu dira. Taldekiderik gabe, ordea, Cavendish bakarrik guztiei gailendu zaie.

Erorikoek protagonismo handia hartu dute. Sailkapen nagusiaren lehian aritzekotan dabiltzan zenbait txirrindulari erori dira, baina kaltetuena Brajkovic izan da. Esloveniarra anbulantzian eraman behar izan dute ospitalera eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Ez du zorte hoberik izan Iban Velascok eta honek ere lasterketari agur esan behar izan dio.

Podcasta

Hemen duzue etapa amaitu ondoren Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta entzungai, nabigatzailean bertan edo bestela iTunes bidez nahiz MP3 formatuan deskargatu dezakezue geziari klik eginez.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu