Kategoriak
Tropela Podcastak

#331 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Azken astean sartuta, 2019ko Italiako Giroko 16. etapan Mortirolo igo beharra izan du tropelak. Ihesaldiak etapa honetan bere bidea egin du eta Cicconek (TFS), aurtengo Giroko protagonistetako batek, mendiko puntuak zakuratzeaz gain, etapa garaipena lortu du Hirtekin (AST) helmugaratuta. Faboritoen artean indartsuenak Movistarreko Carapaz (MOV) eta Mikel Landa (MOV), Bahreineko Nibali (TBM), Education Firsteko Carthy (EF1) eta Dombrowski (EF1), eta zertxobait atzeratuago helmugaratu bada ere, Miguel Angel Lopez (AST) izan dira. Roglicek (TJV) 1’22” galdu ditu faboritoekiko Mollema (TFS) eta Yatesekin (MTS) batera.

Hau guztia eta 17. etapak eman dezakeena Iban Perezek (@piban) kontatzen digu podcast honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Baskonia Zainetan

Baskonia Zainetan 1×16

Aste honetako irratsaioa dagoeneko entzungai. Lauko finalaren oihartzunak atzean utzita, ACB Ligan ikusmira jarri dugu. Liga erregularra bukatuta, Baskoniak hirugarren bukatu du eta Zaragozaren aurka jokatuko du lehenengo playoffa. Hori aztertzeko Urbixekin hitz egin dugu. Nola ikusten du berak kanporaketa?
Urrezko Leb Ligako Lauko finala ere izan dugu hizpide. Asteburu honetan Bilbao Basketek ACB Ligara itzultzeko aukera izango du, baina horretarako Melillari irabazi beharko dio eta hori guztia aztertzeko Igor Mintegiarekin hitz egin dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBaskonia zainetan: Saskibaloia Euskaraz bizi nahi? Saskibaloia oro ar, Baskonia, Araski eta Araberri buruzko podcasta.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Podcastak berriro

Podcastak berriro

Duela hamalau urte sortu nuen lehen podcast-a. Garai horretan etxetik irratsaio moduko bat egin, eta harpidetzeko aukera ematea zegoenik zaila zirudien. Garairako balentria zena, orain ohiko izan beharko luke. Beste hizkuntzatako batzuetan horrela bada ere, gurean ez da hainbeste, baina badira optimista izateko arrazoiak.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 01×05

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#9 – Eneko Sagardoy – Pantailan handia, bizitzan erraldoia

Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoyk (Durango, 1994). HBO ekoizten ari den ‘Patria‘ telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, ‘Handia’ filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da. 

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Iledun igelak

Sarrera bat lortu nuen El silencio de otros (Besteen isiltasuna) Almudena Carracedoren dokumentala ikusteko. Francoren biktimei buruzkoa da. Village auzoko Film Forum-en botatzen zuten. Mukuru betea zegoen aretoa. Bikote heldu baten ondoan esertzea egokitu zitzaidan. Espainiarrak ziren, diplomatikoak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#09.- Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy-k (Durango, 1994) elkarrizketa hau egin diogunean. HBO ekoizten ari den ‘Patria’ telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, ‘Handia’ filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da. 
 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#330 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 15. etapa

Azken atseden egunaren aurreko etapa izan da 2019ko Italiako Giroko 15. etapa hau. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen duen moduan, ihesaldian bi izan dira protagonista, Cattaneo (ANS) eta Cataldo (AST). Azken hau izan da etapa garaipena lortu duena. Faboritoei dagokienez, Carapazek (MOV) eta Nibalik (TBM) denbora atera diote Roglici (TJV) batez ere izandako matxura eta erorikoagatik.

Bihar atseden eguna. Etzi ez dute azkenean Gavia igoko, baina etapa interesgarria aurre ikusten da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#329 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Berandu bada ere, hemen duzue 2019ko Italiako Giroko 14. etaparen mini podcast hau. Carapaz (MOV) izan zen indartsuena eta etapa garaipena lortzeaz gain, lidergoa berreskuratu ditu errentaz gain helmugako gain sariei esker. Roglic (TJV) orain 7 segundora aurkitzen da eta podiumeko hirugarren postuan Nibali (TBM) da etaparen ondoren. Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

MK.15 – JUAN VALLS trio (2019-05-05)

2019ko maiatzeko kontzertuan entzuna: JUAN VALLS trioa.

FITXA TEKNIKOA:
Elkarrizketa: Juan Valls
Hizlaria: Saioa
Teknikaria: Txusta
Kudeatzaileak: Erruben eta Maköki

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram APPan: “Marruma Kulturalak”
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: [email protected]

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#328 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Bigarren etapa menditsua gaurkoa eta ikuskizuna izan da. Ihesaldi jendetsuan Cicconek (TFS) mendiko sailkapeneko lidergora berreskuratu du eta bertan zen Zakarinek (TKA) etapa garaipena lortu du sailkapen nagusian podium postuetan jartzearekin batera. Pena, baina Mikel Nieve (MTS) ez da gauza izan errusiarraren erritmoari eusteko eta bigarren sailkatu da. Aldiz, hirugarren Mikel Landa (MOV) urrutitik erasoa jo ondoren. Dagoeneko lehen 10 postuetan sartu da Murgiako txirrindularia. Galtzaileen artean Simon Yates (MTS) eta Miguel Angel Lopez (AST) izan dira, azken honek matxura baten erruz. Hau guztia eta gehiago mini podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu