Olatz Salvador izan da atal berriaren protagonista. ‘Aho uhal’ diskoa plazaratu berri du kantari donostiarrak eta horri buruz aritu da solasean Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Grises taldearen “Galdu arte” abestia eta Mursegok ‘Akelarre’ filmerako egindako musika izan dituzte hizpide, besteak beste.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.