Nor gara?

2017ko abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean, abian jarri da ofizialki Podcastak.eus proiektua, euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea. Webgune honek era beran podcast propio bat du eta bertan euskal podcastingaz arituko gara, egun dauden podcastak ezagutzera eman, protagonistekin elkarrizketak egin, podcasta zer eta nola goza daitekeen azaldu, nola sortu,… finean esparru honetan ere euskararen erabilpenari dagokion bultzada emateko edukiak izango dituen podcasta duzue hauxe.

Webgune honetan euskaraz ekoizten diren podcast independienteak aurkituko dituzu, hau da, irratsaioetatik ez datozen podcastak. Izan ere podcastgintzaren ezagutza baxua bada, zer esanik ez euskaraz sortzen diren podcastena. Zailtasun hori gainditzeko sortu dugu webgune hau.

Podcastak.eus proiektua Tropela Elkarteak bultzatu eta babestutako ekimena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude