Azken Hutsaren Gurtza Ikus(t)ezinen baitako eszisio sekretua da eta Kanpoko Huts Handia inbokatu nahi du. Ekuazio Oteiziarrei jarraiki eta motor lineal baten bidez hadroi exotiko zehatz batzuk nahikoa
azeleratzea lortuz gero Lurra esferoide desokupatu bilakatu eta jatorrizkoak ekartzeko gai izango dira.
Internazional Ikus(t)ezinak aspalditik zituen susmoak bere altzoan heresia bat egon ote zitekeen, baina haien ohiko arrarotasuna ospatzearen flosofak neurri diziplinario gogorragoak hartzea eragotzi du orain arte. Are, diziplina ez da Internazional Ikus(t)ezinaren bertuteetako bat. Orain, baina, berandu da. Beranduegi. Azken Hutsa martxan dago eta Gauss azeleragailu elektromagnetiko esperimentalak lapurtzea lortu du CIC Nanogunetik. Sekretua gordetzea baino garrantzitsuagoa da une honetan sekta eroaren planak geldiaraztea.
Ez dago beste fakzioei laguntza eskatzea beste aukerarik.
Atal honek Hondarribiko Liburutegian jokatutako “Gaussen Efektua” partidaren amaiera jasotzen du. Mila esker Ereiten eta antolatzaileei, baita AtopiaRPG-ra nola jokatzen den ikustera hurbildu ziren guztiei ere!
🎧 Entzun podcasta
Gramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.