Oteizaren hutsaren inguruko teorizazioak Internazional Ikus(t)ezinaren erdigune etiko eta estetikoan daude. Fakzioaren baitan oso gutxik eta fakziotik kanpo ia inork ere ez daki eszisio sekretu batek Azken Hutsaren Gurtza edo sinpleki Azken Hutsa kultua sortu duela. Kultu honek Lurra hustu nahi du, planeta osoa espazioaren desokupazio-esfera erraldoi bihurtu eta Jatorrizkoak gure existentzia planora gonbidatu. Internazional Ikus(t)ezina konturatu da arriskuaz eta Cthulhu Operazioa deitu duten gelditzeko plana martxan jarri du. Horrek, baina, arazo bat dauka: beste fakzioen laguntza beharko dute.
Gaussen Efektua Hondarribiko Liburutegian jokatu genuen, eta hemen aurkezten dugu bi ataletan zatituta (hau lehena).
🎧 Entzun podcasta
Gramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.